Gîte " LE GYPAETE " - 65120 GAVARNIE


Bilduma desberdinen azalpena

KANOIAK
Gavarnie gauz askogatik da ezaguna mendiko ibilaldiagatik, eskiagatik, mendiesskiagatik, urjauziengatik, izotzagatik, zirkoagatik, eta abarrengatik.Baina 90 garren urteetik hona kanoningagatik ere da ezaguna. Neoprenozko jantzi batekin kanonetan abiatzeko aukera daukazue. Gavarnieko inguruetan aukera haundia daukazute, bertikalak, ludikoak, irristakorrak...Urjauzitan jolastea erreza da hemen.

IZOTZJAUZIAK
Gavarnie-ko zirkoa eta bere urjauzi izoztuak. Nork esango luke garai batetan, herri txiki hontan, izoztutako urjauzi hauek eskalatuko genituzkenik? 70 garren urteen bukaeran hasi zen guztia: Dominique Julien eta Ranier Munsh-ek irekitzen dute Mystique izotzbidea, 1977 garren urtean hain zuzen. Hilabete bat beranduago Banzayous-eko izotzjauzia Hamarkada bakarrean ireki ziren izotzjauzirik garrantzitsuenak. Ordutik gaur arte eskalatzaileen topaketak urtero egin dira, lehenen-goa 1985-ean izanik.

ESKALADA
Ossoue-ko blokeak edo Notre Dame des Neiges-ekoak, Brioule-ko paretak, Tousaus-ekoak edo eta Ayrues-ekoak hora joan baino ez duzute esabaki behar. Zain dauzkazute, bestalde, gamendiko eskaladabide luzeak atsegin dituztenentzat: Pic des Sarradets-eko paretak, zirkokoa, Petit-Astazou-ren arista iparekialdekoa...

TREKINA
Benetazko natura ezagutzen utziko zaituzten bidexka ugarik daukate irteera Gavarnie-n. Bernatoir-eko aintzira, Plateau de Bellevue, Piméné, La Breche de Rolland, Ordesa-ko kanoia, Taillon,... Maila guztitako trekinen artean aukeratzen lagunduko zaituztegu.

NEGUNO TREKINA
Oinetan elurreko raketak jantzita Plateau de Bellevue, Mourgateko oihana, edo eta Porteilhou-ko lepogaina ikusteko gogoa baino ez duzue behas. Adituenentzat krampoiez eta pioletaz lagunduta elurrezko korredore bat egiteko aukera edukiko duzue.

MENDIESKIA
Elurrak izkutatzen dituen hamaika baster ikusteko aukera emango dizu mendieskiak. Saint André gailurra, Mourgat herritik aterata, Plateau des Espuguettes, Pourtailhou, Tapu-ko gailurra, Bernatoire-ko lapogaina, Brecha de Rolland, Vignemale,... Elurraren egoerari buruz baita ibilaldien egoerei buruz berriak emango dizkuzuegu.

Topos

IPAR ESKIA
Ipar eskiko pistak Plateu de la Prade-n aurkitzen dira Gavarnie-ko zirkoruntz abiatata. Une ahaztezin bat igaroko duzue zirkoaren izotzjauziak bosotik ikusten. Maila guztietatarako.

MENDIKO AINTZIRAK
Mendiko aintzira ugaritara gerturatu zaitezkete Gavarnie bertatik. Hasi zaitez bidaiatzen argazkien bidez.

FAUNA
Piriniotako fauna bere anitzkota-sunarengatik da ezaguna. Neguan, eguraldiaren egoerak eraginda, abereak makal dabiltz izkutatu nahiean. Haiek utzitako aztarnak ikustea ez da zailegia izaten. Dena den, egoera gogor hauetan, izutu ez gero, alde egiten galdu dezaketen energiak biziraupena jarri dezake kolokan. Kontu haundiz ibili beharko dugu izutu ez ditzagun. Udaran abereak irtetzen dira, eta hegazti etorkinak itzultzen dira gure menditara. Lasaitasunez arrano, marmota edo eta sarrioei argazkiak atesa diezaizkiekegu.

FLORA
Pirinioko inguru hontako flora askotarikoa da. Frantzian kontatutako 6000 tik 2500 aurkitu ditzakegu hemen, hoietatik ehuneko hamar endemikoak izanik. Izotzaren eta elurraren desizoztearekin kolore guztietako loreak ikusteko prest egon zaitezte.



Copyright 2007-2011
Olivier Puyo - Gîte "Le Gypaète" 65120 GAVARNIE - tél. : 05.62.92.40.61 - puyo.olivier@wanadoo.fr